Aste osoan zehar
ke usaia hirian hedatua izan da
baina gaur atsalderarte
ez dut jakin
non zen sue.
Itxoitean baino ez zegoen,
ezerezaren mozorroz jantzita,
nire hausnarketa tematien baitako,
ezkututako sekretu isila.
Jakindakoa edo ez,
arnas gabe edo lasaitasunez soz,
bizirauten gera hiri barneko
lagun guztiok, zerbaiten
esperoan.
Batzuk, konpromezu honen,
behartasunaren, berri daukagu.
Gainontzekoak haien denbora:
ekintzaz, bitarteko diren ahalbidez,
desioz, inpernuz, gehiegikeriaz,
oztopoz, aurrekontuz eta hutsalez;
betetzen dute.
Akatzen dute.
Ezerezaren beldur, denborak sortutako
izuaren morroi, itxoitea ekiditzen
saiatzen dira. Ke usaia eta suaren
arteko erlazioa, eztandatu baino,
ukatzen dute.
Beraz, orain
nire buruari esaten diot,
hiri honetan izoztuta nahiz
estatiko, haren eskuen artean
gaituela preso denborak.
Itxoiten ikasi ditugunok eta
ikasi ohi beharko dituztenak.
Izan ere, jakinda edo ez,
denok zerbaiten esperoan
gaude eta.
*Argazkia, Joaquinen argazki baten argazkia da. Metargazki bat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario